A propósito del 17 de abril, día de la lucha campesina

Desde Mugarik Gabe comparten este artículo con el que nos invitan a re...
leer + irakurri

2011-04-30.

Egizu Eragozpen Fiskala // Haz Objeción Fiscal

Desde diferentes colectivos de mujeres de Bizkaia, y la Koordinadora A...
leer + irakurri

2011-04-30.

Nik ere AHTren aurka margotu dut // Yo yambién pinto contra el TAV

Gaurtik hasita eta datorren maiatzaren 11 arte autoinkulpazio kanpai...
leer + irakurri

2011-04-30.

Castellano  

Ezker Gogoa - Ezkerra berritzeko topagune bat

Nortzuk gara

Ezker Gogoa elkartean lekua dute euren atxikimendu boluntarioa adierazten duten norbanakoek zein taldeek (auzo-taldeak, mugimendu edo alderdi ezberdinetako barne korronteak…). Publikoki antolatuta dauden alderdi politikoak, sindikatuak eta gizarte mugimenduak ez ditu onartzen ezta ordezkatu nahi ere.
Ezkerreko sektore desberdinen topaleku modura har daiteke, zeharka jokatzeko asmoa duelarik. Berriztatzeko baliagarriak izan daitezkeen ideiak eta ekimenak bilatu eta bultzatuko ditu eta ez batzuen arteko konpetentzi itsuak. Horregatik, elkartearen eginkizun nagusia egungo ezkerra egituratzen duten antolakunde eta lan eremuen artean guztiontzat interesgarriak diren topaketak, eztabaidak eta esperientziak bideratzea izango da. Halaber, arrazoi ezberdinak direla medio antolatuta ez dagoen ezkerraren borondatezko eremu horretara ere heltzeko gogoa adierazten dugu.
Hori dela-eta, Ezker Gogoa elkarteari adierazitako atxikimendua norberak jatorrizko antolamendu politiko edo sozialean duenarekin guztiz bateragarria da.

Xedeak

Berriztatzea da helburu nagusia. Hori aurreikusten duen edonorekin harremanak sortzen saiatuko gara, ezkerraren arlo sozial eta politikoan daudenekin solaserako eta bilgunerako zubiak sortzeko ahaleginak egingo ditugularik. Elkartearen xedea iraganeko esperientzien eta batez ere etorkizunean lantzekoak diren egitasmoen gainean gogoetarako, eztabaidarako eta komunean jartzeko prozesuak abiatzea da. Elkarte horretan gauden pertsonek halako Euskal Herria nahi dugu:

  • Gizarte ezberdintasunak berezkoak balira bezala onartzen ez dituena, ezta zapalkuntza politikoa ere;
  • Demokraziaren zein aberastasun eta lan banaketaren alde borrokatuko duena,
  • Nazioarteko lankidetzarekin bere giza konpromisoa zein konpromiso materiala agertzen duena, Hegoaldeko herrialdeetan inbertitzen duten enpresei lan arloko eta ingurugiroaren gaineko arauak betetzea eskatzen diena, kanpo zorra ezabatzea eta herri txiroen alde izango diren nazioarteko merkataritza arau bidezkoagoak bideratzea eskatzen duena;
  • Generoen arteko berdintasunaren eskubidearen urraketarik txikiena ere onartzen ez duena eta eskubide horren alde arituko dena;
  • Subiranotasun politikoa eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dituena, hala nola bere lurralde guztien arteko egitasmo kultural, politiko zein administratibo komuna, dauden aniztasun politikoa eta lurraldeen ingurukoa kontuan harturik;
  • Garapena. Etorkizuna garapen iraunkorraren irizpideak gidatuta eraiki nahi duena;
  • Hezkuntza, osasuna, kultura, komunikabideak eta beste motatako zerbitzuek Zerbitzu Publikoen inguruko politikak behar dituztela adierazten duena;
  • Euskara. Egun dagoen eskari soilaren ikuspegitik edo betetzen dituen funtzio instrumentalen harira euskara kontuan hartuko ez duena, bi hauek gure hizkuntzak bizi duen diskriminazioren emaitzak direlako; aldiz, normalkuntzarako bidean nahi duen orok euskaraz bizitzeko aukera izatea bilatuko duena, hizkuntza normalizazio eraginkorra emateko eta benetako elebitasuna lortzeko;
  • Demokrazia. Herritarrek zuzenean parte hartu nahi duten erabakietan eta egitasmo ezberdinak gauzatze prozesuetan, etengabeko eta araututa izango den parte hartzearen erabilpenean oinarrituta dagoen demokrazia eredua defendatuko duena, instituzioetatik haratago doana, gizarteak, arazo desberdinei buruz, kontsulta zuzenak (erreferendumak) egiteko aukera izango dituena;
  • Bakea eta demokrazia balore unibertsal gisa sustatuko dituena. Gatazka politikoari gehitu zaizkion indarkeri politikoek sortu dituzten zauriak betiko desagertu behar dira, erabakitzeko eskubidearen ezagutza, dagoen aniztasunarekiko errespetua eta gatazka sozial eta politikoen konponbiderako bide demokratiko soilak erabiltzeko konpromisoa bere gain jasoko dituen elkarbizitzarako marko berriaren alde apustua egingo duena;
  • Indarkeria politikoek sortu dituzten zauriek protagonismo gutxiago izatea eta negoziazio eta bakeari leku gehiago eskainiko dien Euskal Herria nahi dugu. Leku horien eraikuntzaren oinarrian azken urte hauetan sortu diren ondorio latzenak (ETAren biktimak eta preso politikoak) gainditzearen ideia egon behar dela uste dugu;
  • Euskal ezkerraren arteko harremanek, gura dugun Euskal Herri horren isla izatea nahi dugu. Enpatian, komunikazioan eta elkar errespetuan oinarrituriko erlazioak, iraganean ezberdinen arteko lankidetza eta batzuetan harreman bera ere ezinezkoak egin duten nagusikeria eta sektakeria bazterrean utziz.

Helburuak

Ezker Gogoaren helburuak, beste batzuen artean, honakoa hauek dira:

  • Ezkerraren kulturan etika politiko berria garatzen lagundu, ekintza politikoa era desberdinean burutu, gizartearekin eta estatuarekin harremanak berriztatu, barne antolakuntza ereduak eta erabakiak hartzeko era demokratikoagoak proposatu.
  • Gizartearen berezko antolakuntza sustatu eta erabakiak hartzean partehartze demokratikoa bultzatu, emantzipaziorako bidea gizarte beraren esku dagoela sinetsita.
  • Berritze politikoa eta berregite bateratua. Anitza den ezker sozial eta politikoa eraiki, iritziak eta ideia desberdinak errespetatuz eta demokraziaren idiarekin begirunea azalduz.
  • Elkarrenganako bideak. Ezker multzo alternatibo desberdinen arteko elkarrizketa, eztabaida, elkartasuna eta elkarren arteko lanerako bideak egiten lagundu, barruan dagoen aniztasuna era egokian kudeatzeko, mestizai kulturala bultzatzeko eta elkarrekiko begirunea, kritikarako askatasuna eta alde desberdinen arteko batasuna eragiteko.
Euskara  

Ezker Gogoa - Espacio de encuentro para la renovación de la izquierda vasca

Quiénes Somos

Ezker Gogoa es una asociación de adhesión voluntaria tanto de personas individuales como de agrupaciones de personas (grupos de base, corrientes de opinión de movimientos sociales y de partidos políticos, etc.). Ni admite en su interior ni pretende sustituir a partidos, sindicatos o movimientos sociales organizados públicamente.
Como lugar de encuentro de diversos sectores de la izquierda alternativa, es un colectivo transversal a ellos. Un colectivo que no busca la competencia con otras izquierdas, sino la promoción de ideas e iniciativas que puedan ser útiles para la renovación de la izquierda vasca. Su perspectiva general será por ello la de propiciar encuentros, debates e iniciativas ciudadanas que puedan ser realizadas por los diversos sectores en los que se agrupa la izquierda alternativa, y alcancen también a ese amplio espacio de voluntad de izquierda no organizada por mil motivos distintos.
En consecuencia, la adhesión a Ezker Gogoa es absolutamente compatible con la pertenencia a una organización social o política de esa izquierda.

Los fines

La finalidad de Ezker Gogoa es promover la renovación de la izquierda vasca. Para ello se abrirán vías de colaboración con todas las personas, grupos y organizaciones que se planteen esa misma necesidad. Se trabajará por construir puentes de diálogo y encuentro entre los distintos sectores sociales y políticos en los que se estructura actualmente la izquierda alternativa vasca. Se establecerán procesos de reflexión, debate y puesta en común de experiencias pasadas y, sobre todo proyectos futuros, y se tomarán iniciativas de acción ciudadana que contribuyan a la realización de ese fin.
Entendemos por izquierda alternativa vasca a aquella en la que se reconocen quienes aspiran a una Euskal Herria que:

  • No acepte como natural la desigualdad social ni la opresión política;
  • Se comprometa en la lucha por la democracia y por el reparto igualitario del trabajo y de la riqueza;
  • Se comprometa humana y materialmente en la cooperación internacional, la exigencia de respeto a las normas laborales y ambientales a las empresas que invierten en los países del Sur, la anulación de la deuda externa y la puesta en práctica de reglas más justas en el comercio internacional que favorezcan a los países empobrecidos;
  • No soporte forma alguna de quiebra del derecho a la igualdad entre géneros. Ni del logro efectivo de los mismos;
  • Reivindique la soberanía política y el derecho a decidir de todos los territorios vascos, junto a un proyecto de futuro cultural y político común a todos ellos, construido desde su pluralidad política y territorial;
  • No descanse en su afán por encauzar el futuro bajo el criterio de desarrollo sostenible;
  • Considere que la educación, la sanidad, la cultura, los medios de comunicación y los demás servicios requieren políticas de Servicio Público;
  • No mire el euskera desde la pura demanda existente o desde las funciones instrumentales que puede cubrir en el momento actual, pues ambas son resultado de la discriminación de nuestra lengua, sino que aspire a un horizonte de euskaldunización democrática de todos los ciudadanos y ciudadanas para que pueda existir un bilingüismo real y una normalización lingüística efectiva;
  • Defienda un modelo de democracia basado en el uso continuo y normatizado de la participación en la elaboración de proyectos y en la toma de aquellas decisiones sobre las que la ciudadanía desee intervenir directamente, sacándolas de las instituciones a la sociedad civil, para que sea ella quien decida en última instancia mediante los procedimientos de consulta directa (referendums), de naturaleza vinculante para el poder político;
  • Promueva la paz y la democracia como dos valores universales. Queremos una Euskal Herria en la que las violencias políticas adheridas al conflicto político desparezcan para siempre, dejando su lugar a un marco de convivencia basado en el reconocimiento del derecho a decidir, en el respeto al pluralismo existente, y en la resolución de los conflictos sociales y políticos por métodos exclusivamente democráticos.
  • Queremos una Euskal Herria en la que las heridas producidas por las violencias políticas pierdan protagonismo a favor de espacios de negociación y de paz. Espacios cuya construcción debe partir de la superación de los efectos más deshumanizadores de los últimos años: las víctimas de ETA y las presas y presos políticos.
  • Y pretendemos que las relaciones entre la izquierda vasca sean, ellas mismas, reflejo de esa Euskal Herria por la que aspiramos. Unas relaciones basadas en la empatía, la comunicación y el respeto mutuo, dejando fuera pasados de hegemonismos y de sectarismos que, en muchas ocasiones, han hecho imposible la cooperación e incluso la relación mutua.

Los objetivos

Los objetivos de Ezker Gogoa son, entre otros, los siguientes:

  • Contribuir al desarrollo de una nueva ética política que renueve la cultura de la izquierda; sus relaciones con la sociedad civil y con el Estado; sus formas de acción política y sus modelos de organización interna y de toma de decisiones.
  • Promover la autoorganización de la sociedad civil y la participación democrática en la toma de decisiones, en el convencimiento de que sólo ella puede realizar la obra de su propia emancipación.
  • Impulsar la renovación política y la recomposición unitaria de una izquierda social y política que debe ser respetuosa con la democracia y con el pluralismo de ideas y opiniones que hay en ellas.
  • Crear canales de diálogo, debate, colaboración y solidaridad entre los distintos sectores de la izquierda alternativa vasca, para gestionar adecuadamente su diversidad, fomentar el mestizaje cultural y promover el respeto mutuo, la libertad de crítica y la unidad entre sus partes.
Dia a dia construyendo alternativas
Escríbenos Quiénes somos ezker gogoa ezkergogoa Web orriaren mapa